Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jauregiberry, Madeleine

Zuberotar idazlea eta euskaltzalea (Aloze-Zibize-Omizegañia, 1884 - Aloze-Zibize-Omizegañia, 1977). Pauen egin zituen goi mailako ikasketak. Gure Herria, Herria, Basque Eclair eta Sud-Quest agerkarietan eman zituen argitara euskararen aldeko idazkiak. Aitzina izeneko euskaltzale taldekoa izan zen gerra aurreko garaian. Ipar Euskal Herriko haurrentzako euskara irakasbide bat egin zuen. Harenak dira Mirakuilu bat, Zikoitza eta Euskaldun jauntziak antzezlanak. Euskaltzain urgazlea izan zen.