Jaurès, Jean
Frantses politikari, historialari eta filosofoa (Castres, 1859 - Paris, 1914). Filosofia irakaslea izan zen Okzitaniako Tolosako unibertsitatean. Diputatu hautatu zuten 1885ean. Carmauxko meatzarien alde egin zuen 1892an eta hurrengo urtean haien ordezkari izan zen Diputatuen Ganberan, talde sozialistako buruzagi. Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen; armada profesionalaren aurka herritarra izango zenaren sorrera proposatu zuen. Arbitraia proposatzen zuen nazioarteko gatazkak konpontzeko. Histoire socialiste de la République lanaren zuzendaria izan zen eta beste aldizkari batzuetan ere parte hartu zuen. L’Humanité egunkaria sortu zuen Aristide Briandekin 1904an. Ez zuen onartu burges gobernuekin elkarlanean aritzea eta grebaren bidez eta beste nazio sozialistei laguntza eskatuz gerra galarazten saiatu zen. Lehen Mundu Gerraren hasieran hil zuen eskuindar batek.