Jauretche, Apaiza
Iparraldeko euskal idazlea (XIX. mendea). Haren euskarazko obrak dira: Andre dena Mariaren botherea, edo Salve Regina (1854), Meditazioneac urtheco ebangelioen gainean (1840), eta San Joseperen ilhabetea edo martchoa conxegratua San Josepe Patriarkha loriosari (1872). Ineffabilis bulda itzuli zuen: Guthun Apostolikoa, Pio, Jainkoaren lethartaz, Gure aita saindu, izenaz bederatzigarrena denak egina. (Baiona1864).