Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jalkipen

iz. Jalkitzea.  v  Kim. Isurkarian dilindan dagoen partikula solidoa hondoratzea.  v  Geol. Haizeak, urak eta izotzak erauzten eta garraiatzen dituzten gaiak sedimentu edo geruzetan pilatzea, sakonuneak betez eta lurra berdinduz. Pilatutako gai horiek lurpean geratzen dira beste gai batzuek estalirik, atmosferaren edo hidrosferaren eraginetik kanpo, eta harri sedimentario bihurtzen dira. ik. sedimentazio.