Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jalkin

iz. Hondarra, sedimentua.  v  Geol. Urak, haizeak edo beste eragileren batek garraiturik itsasoan, ibaietan, aintziretan, glaziarretan eta abarretan pilatu den gaia (buztina, harea, etab.).  v  Kim. Xaboigintzan, koipeak edo gantz alkalidunak garbitzean sortzen diren hondarrak adierazteko erabiltzen den hitza.  v  Med. Gernua dagoen ontzi baten hondoan pilatzen den solidoa. Gai hori mikroskopio bidez aztertzea oso baliagarria izaten da zenbait eritasunen diagnostikoa egin ahal izateko.