Jahannam
Erl. Islamaren erlijioan, infernua. Koranak eta Mahomak bertsio desberdinak agertzen dituzte Jahannam-i buruz. Alde batetik munstro bat da, Jainkoak nahi duenean dei dezakeena. Bestetik, krater bat, munduaren azpian dauden zirkulu kontzentriko batzuek osatua. Arima guztiek zeharkatu beharko dute paradisura bidean; laban ahoa bezain estua den zubi bat igaro beharko dute. Bekatuen garrantziaren arabera mailakatzen dira zigorrak, eta Jainkoak soilik erabaki dezake arima bekatarien barkamena. v Musulman teologoak infernuaren gorabeherak argitzen saiatu dira. Hala, Abizena filosofoak dioenez, sufrimendu egoera bat da infernua: arimek ez dute galdu sentsualitate ahalmena, baina ez dute gorputzik sexu irrikia asetzeko.