Jahangir
edo Jehangir. Indiako sultan mongoliarra 1605-1627 urteetan (Fatehpur Sikri, India, 1560 - Kaxmir, 1627). Akbarren semea zen eta harengandik hartu zuen enperadoretza. Rajputak menderatu zituen eta Kangrako gotorlekua hartu zuen; Persiako Abbas I. sharen kontra borrokatu zen eta Kandahar galdu zuen. Ingelesekin eta portugaldarrekin harreman onak izan zituen eta kristauak onartu zituen.