Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jaguar

iz. Zool. Hego Ameriketako ugaztun haragijalea, lehoinabarraren antzekoa (Panthera (jaguarius) onca).  v  1,70 m inguru luze izaten da eta metro bete garai; isatsa 80 cm ingurukoa izaten du. Ile motz trinkoa du, kolorez horia, eraztun beltzekin. Animalia bakartia da, eta normalean ez dio erasorik egiten gizonari. Erdiko Amerikan eta Hego Ameriketan bizi da, baso askotako eskualde zingiratsuetan, batez ere. Animalia ornodunak, arrainak eta dortokak janez elikatzen da.