Jacopo della Quercia
Italiar eskultorea (Quercia Grossa, Siena, 1374 - Bolonia, 1438). XV. mendearen hasierako italiar eskultorerik hoberenetakoa izan zen. Luccako katedralean Carrettoko Ilariaren hilobia egin zuen 1406an eta Sienako San Giovanniko bataiarriko brontzezko erliebeak egin zituen 1417an. Molde gotikoan hezitako eskultorea zen arren, Michelangeloren obra iragartzen dute haren obren bizkortasunak eta mugimenduak.