Jacobi, Friedrich Henrich
Alemaniar filosofo eta idazlea (Düsseldorf, 1743 - Munich, 1819). Bere garaiko idazle askorekin izan zituen harremanak: Wieland, Hamam, Lessing, Herderekin eta Goetherekin. Filosofiren oinarriak fedean finkatzen zituen filosofia motan eragin handia izan zuen. Existentzialismoaren aintzindaritzat hartu izan da. Spinozaren filosofiaren esanahia eta garrantzia azaltzen saiatu zen eta kritika egin zien Kanten ideiei. Obra aipagarrienak: Allwills Briefsalmmlung (1781, Gutunak Allwill-i), Über die Lehre des Spinoza (1785, Spinozaren filosofiari buruz), David Hume über den Glauben, oder Idealismus und Realismus (1787, David Hume fedeaz, edo idealismoa eta errealismoa).