Jacopone da Todi
(Jacobus de Benedictis deitua). Italiar poeta mistikoa (Todi, 1230 - Collazone, 1306). Ehun poema mistikotik gora idatzi zituen, indar handikoak eta oso bereziak. Stabat Mater dolorosa izeneko poema berak idatzi zuela uste da, baina ez da horren ziurtasunik. Emaztea hil zitzaion eta 1278an frantziskotarren ordenan sartu zen; bizitza aszetikoa izan zuen ordutik. San Frantziskoren legeak zintzo-zintzo bete behar zirela zeritzon eta Bonifazio VIII.aren eraberritzearen aurka agertu zen. Zurruntasun hori zela eta, espetxera eraman zuten eta 93 Laudi idatzi zituen bertan; oso biziak dira eta gertaera asko agertzen dituzte, garratzak, estasizkoak, eta abar.