jacquerie
(Jacques edo laborarien matxinada). iz. Hist. 1358. urtean Frantziako ipar-ekialdeko Beauvaisis lurraldean jauntxoen gehiegikerien aurka piztu zen matxinada. Ehun Urteko Gerrak nekazariei ekarritako egoera eta aitonen semeen indarkeria izan ziren matxinadaren arrazoi nagusiak. Normandia, Ponthieu eta Picardie eskualdeetara zabaldu zen Beauvaisis lurraldetik, baina lurralde haietan ez zuen eragin handirik izan. Joan II.a Frantziako erregeari laguntzeko bertaratu zen Karlos Gaiztoa Nafarroako erregeak Guillaume Karle, nekazarien buruzagia, atxilotu, eta guztiz zapuztu zuen matxinada, zapalkuntza bizkor batez. Jacquerie hitzak nekazari matxinada adierazten du ordudanik Frantzian.