Jacobsen, Jens Peter
Daniar idazlea (Thisted, Jutlandia, 1847 - Thisted, 1885). Danimarkako lehenengo idazle naturalista. Errealitatea zehatz aztertu zuen bere lanetan; jakintzaren eta fedearen arteko gatazka izan zuen bere kontakizunetako gai nagusietakoa. Zenbait artikulu idatzi zituen Darwini buruz eta haren lan batzuk itzuli zituen. Bere lehen ipuina, Mogens (1872), daniar naturalismoaren aitzindaritzat hartzen da. Eleberri historiko garrantzitsu bat ere idatzi zuen, Fru Maria Grubbe (1876). 1886. urtean eman zuen argitara Niels Lyhne bere bigarren eleberria, gizon batek bizitzako filosofiaren bila eginiko alferreko ahaleginen historia.