Ixion
Mit. Elezaharren arabera, Tesaliako heroia, lapiten erregea. Hiltzaile eta zin-hausle zela eta, jendeak baztertu egin zuen, eta erotu egin zen. Baina Zeus errukitu, eta Olinpoan hartu zuen. Ixion, ordea, Hera limurtzen saiatu zen. Zeusek Heraren itxurako laino bat egin zuen, eta mamu horren eta Ixionen loturatik Zentauro sortu zen, zentauroen aitalehena. Ixion, amarruaz konturatzeke, harro zegoen bere lorpenaz. Zeusek orduan Hermesi agindu zion infernuetan betirako biraka ibiliko zen gurpil irazeki batean lot zezala.