Iparraldeko Gerra
1700-1721 bitarteko urteetan Europako iparraldean izan zen gerra. Suediar inperioak garai hartan zuen botere handia galaraztea zen Suediaren aurka bildu zirenen asmoa: Errusia (Petri I.a buru), Polonia, Danimarka eta Ingalaterra. Suediaren gainbehera ekarri zuen gerrak, eta Errusia, berriz, sendoturik atera zen, gerora Europan izango zuen indarraren oinarriak jarririk.