Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iparorratz

iz. Iparra seinalatzen edo adierazten duen burdin pieza imandu birakorra, hondoan haize arrosa duen kutxatxo gehienetan kristaldun batean finkatzen dena.  v  Iparrorratzaren historia. Iparrorratzaren lehen aipamenak Txinatik datoz: Wang Ch’ung-en Lun’heng liburua (K.o. 83koa). Lehenbiziko marrazkia, Tseng Kung-tuang-en Wu-ching tsung-yao liburuan (K.o. 1044koa) agertu zen. Europan, XII. mendean agertu ziren lehenbiziko aipamenak, eta horietan zaharrenetakoa da Alexander Neckam (1157-1217) ingeles fraidearen De naturis rerum liburuan dagoena. Iparrorratzari buruzko lehenbiziko ikerketak 1269an agertu ziren, Pierre de Maricourt-en (Petrus Peregrinus goitizenez) Epistola de Magnete idazlanean.