Iparragirre, Pilar
Gipuzkoar idazle eta kazetaria (Idiazabal, 1951). Kazetaritza ikasketak egin ditu eta hainbat tokitan aritu da lanean, besteak beste Zeruko Argia eta Punto y Hora aldizkarietan. Obra nagusiak: Sorgin txikia (1986), Hilerriko jolasak (1989), Felix Likiniano, ezina ekinez egina (1994) eta Deportación: el mal menor (1998). Haur eta gazteentzako lanen itzulpenak ere argitaratu ditu.