Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iowa

iz. Etnogr. Ipar Ameriketako siux indiarren herri bateko kidea. Ehiza zen haien bizibide nagusia baina nekazaritzak ere garrantzi handia zuen beren ekonomian. Historiaurrean Aintzira Handien lurraldetik gaur egun Iowa-ko estatua den lurraldera aldatu ziren iowak. 1836an beren lurrak Estatu Batuetako gobernuaren eskuetan utzi zituzten eta erreserbetan hartu zuten bizitokia. Gaur egun 500 bat iowa baizik ez dira bizi Kansas-ko eta Oklahoma-ko erreserbetan.