Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ipar

iz. Iparraldetik datorren haize hotza. || Ipar-ekialde. Ostertzeko puntua, iparraldearen eta ekialdearen arteko bitartearen erdian dagoena. || Ipar(-)haize. Iparra. || Ipar-mendebalde. Ostertzeko puntua, iparraldearen eta mendebaldearen arteko bitartearen erdian dagoena. || Ipar-orratz*. e. iparrorratz. || Ipar-sartalde. Ipar-mendebaldea. || Ipar-sortalde. Ipar-ekialdea.  v  Ipar magnetikoa. Indar lerro magnetikoak elkartzen diren bi puntuetako bat. Ipar magnetikoa ez dator bat ipar geografikoarekin, hura ipar-latitudeko 74° eta mendebal-longitudeko 101°-tan kokatzen baita (ik. deklinazio).  v  Iparrizarra. Hartz Txikiko konstelazioko izar distiratsuena. Ipar geografikoa gutxi gorabehera kokatzen laguntzen du. Eguzkitik 300 argi-urte ingurura dago, eta diametroa Eguzkiak baino 30 aldiz handiagoa du.