Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iowa

Estatu Batuetako erdialdeko estatua. Mugak: ekialdean, Wisconsin eta Illinois; hegoaldean, Kansas; mendebalean, Nebraska eta Hego Dakota, eta iparraldean Minnesota. 145.791 km2 eta 2.913.808 biztanle. Hiriburua, Des Moines. Lurralde gehiena laua da, eta erdialdean aintzirak daude. Ekialdeko muga Mississipi ibaiak markatzen du, eta Iowako ibai gehienek bertara isurtzen dute ura (Des Moines, Cedar, Turquey, Iowa). Klima kontinentala da: udak beroak eta hezeak, eta neguak hotzak eta lehorrak. Estatu Batuetako estaturik aberatsena da Iowa nekazaritzari dagokionez, oso lurralde emankorrak baititu. Artoa, garagarra eta soia lantzen dira batez ere. Abere hazkuntza ere pisu handikoa da, ardiak eta behiak batez ere. Janari industria eta nekazaritzarako tresnen lanketa.  v  Historia 1673an Marquette eta Jolliet esploratzaile frantsesek zeharkatu zuten. Frantsesen mende egon zen, Napoleonek 1803an Estatu Batuei saldu zien arte. 1838an estatu independente bihurtu zen, eta 1846an Batasunean onartu zuten. Banakuntzarako gerran Batasunaren alde borrokatu zen. 1921ean nekazaritzak beherakada handia izan zuen industriaren mesedetan, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren berriro nagusitu zen hura.