Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ionosfera

iz. Eguratsaren goialdeko geruza ioitua.  v  Meteor. Eguratsaren goialdeko geruza da. Ionosferaren osagai kimikoak neurri batean ioituak daude, eta elektroien dentsitatea handia izaten da. Hiru parte bereizi ohi dira ionosferan: D geruza, lurrazaletik 80 bat kilometrora; E geruza, 100 bat kilometrora; eta F geruza, 200 kilometro baino goragokoa. Geruza hauetako elektroi trinkotasun desberdinak ispilu gisa jokatzen du 30 MHz-z azpiko maiztasuna duten uhin hertziarren gainean. Uhin hertziarrek ionosferan nabari duten isla irrati igorpenetarako erabiltzen da. Ionosferako elektroiak eta ioiak eguratsera iristen diren eguzki irradek eta gorpuzki kosmikoek sortuak dira.