indoariar
izlag. v Indoariar hizkuntzak. Hizkl. Indoirandar hizkuntzen familiako bi hizkuntza sailetako bat osatzen dutenak, Indian, Sri Lankan, Pakistanen eta Bangladeshen hitz egiten direnak (hizkuntza indiko ere esaten zaie). ik. indoirandar. Indoariar hizkuntzen aztarnarik zaharrenak sanskritoz idatzitakoak dira (K.a. 1.500. urtekoak). Sanskritotik edo sanskritoarekin zerikusia zuten dialektoetatik sortu ziren indoariar hizkuntza batzuk. Gaur egun hizkuntza indoariarrak bost talde nagusitan biltzen dira: ekialdeko taldea (assamesea, bengalera eta oriya hizkuntza); ipar-mendebalekoa (punjabia, lahnda, sindhia, paharia eta dardikoa); mendebalekoa eta hego-mendebalekoa (gujaratia, marathia, konkania, maldibiarra, Sri Lanka-ko sinhalera). Erdialdeko taldea hindiaren dialektoek osatzen dute: hindia (Indiako hizkuntza nazionala), urdua (Pakistango hizkuntza ofiziala). Batzuetan hizkuntza dardikoak indoariar hizkuntzen artean sartzen dira.