Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

indol

iz. Kim. Ikatzaren bikean, landare batzuetan (jazmina, laranja lorea, etab.), eta animalien hesteetan izaten den gai organiko gotor zuria (C8H7N). Adolf von Baeyer-ek aurkitu zuen 1866an. Hesteetako hondakin gotorretan sortzen da bakterien eraginez. Berez usain txarra izan arren, urtuta oso usain ona du, eta lurrungintzan erabiltzen da.