Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

indoirandar

izlag.  v  Indoirandar hizkuntzak. Hizkl. Hizkuntza indoeuroparren familiako ekialdeko adarra osatzen duten hizkuntza taldea. Bi sail nagusitan sailkatzen dira: indoariar hizkuntzak, Indian, Pakistanen, Bangladeshen, Sri Lankan, Nepalen eta Himalaiako lurralde batzuetan (ijitoen jatorrizko hizkuntza edo romania indoariar hizkuntzetako bat da) mintzatzen direnak; eta irandar hizkuntzak, Pakistanen, Iranen, Afganistanen eta Uzbekistanen mintzatuak. Indoariar eta irandar hizkuntzek elkarren arteko antz handia dute gramatikan eta hiztegian. Bi hizkuntza taldeek osatzen duten talde indoirandarraren antzinako kokagunea gaurko Afganistango iparraldea zela dirudi. Handik irandar hizkuntza erabiltzen zuten herriek hegoalderantz eta mendebalerantz jo zuten, eta indoariar hizkuntzak zerabiltzatenak hegoalderantz eta ekialderantz. Bai indoariar hizkuntzaren gramatika eta baita irandarrarena ere hizkuntza horiek historian zehar izan duten garapenean (Zaharra, Erdi Arokoa eta Berria) aldatu egin dira: deklinabide kasuak murriztu, dual kasua galdu, eta aditz aldi batzuk desagertu dira.