Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

indioilo

iz. Oiloaren familiako hegaztia, etxe hegaztien artean handiena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Meleagris gallopavo). Lepo luze biluzi gorrixka, eta lumak beltzaxkak, berdeak, zuriak eta urdinak izaten ditu arrak. Oiloak liluratu nahi dituenean abanikoaren antzera zabaltzen ditu isatseko lumak. Sukaldaritzan oso aintzat hartua den haragia du. Berez Ipar Ameriketakoa da, baina mundu guztian hazten da gaur egun. Belar hazia, ernamuinak eta animalia txikiak jaten ditu.