Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

huemul

iz. Zool. Ande mendietan bizi den zerbidoen familiako hausnarkaria (Hippocamelus bisulcus). Gorputzez gainerako zerbidoak baino sendoagoa eta handiagoa da. Ile trinko motz latza izaten du, kolorez arre gorrixka, eta neguan zilarkara bihurtzen zaiona. Metro bete inguru garai izaten da. Adarrak bi puntakoak ditu. Belar berria, zuhaixka hostoak, goroldioa eta ahuka janez elikatzen da. Bolibian, Perun eta Ekuadorren bizi da.