Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Howard

(Jaiotza izenez, Leslie Stainer). Britainiar zinemagile eta antzezlea (Londres, 1893 - Bizkaiko golkoa, 1943). 1917an egin zuen lehenengo agerraldia zineman, baina 1930ean izan zuen benetako hasiera zinemagintzan, Outward Bond filmean. Oro har, filmetan umorea errazago adierazten zuen drama baino (The escarlet Pimpernel, 1935); lan bikaina egin zuen baita Bette Davis-ekin batera ere, Of human bondage (1934) filmean. Berak antzeztutako pertsonaiarik ezagunena Gone with the wind (Haizeak eramana,1939) filmeko Ashley Wilkes izan zen. Bigarren Mundu Gerra garaian aliatuen aldeko hitzaldiak ematera zihoala, bera zihoan hegazkinari tiro egin zioten, eta itsasoan hil zen.