Howard unibertsitatea
Estatu Batuetako unibertsitatea, Washington-en. 1867an sortu zen, esklabotasunetik atera berri ziren beltzei ikasketak emateko. Gaur egun ere beltzak biltzen dira batez ere bertara, eta beltzen literatura, historia eta abarri arreta berezia ematen zaie bertan. Izena Oliver Otis Howard jeneralagatik (1830-1909) du. Howard buru izan zen, Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren, esklabo izandako pertsonen erakundean. Erakunde horrek bideratu zuen Estatu Batuetako erakunde politikoetatik dirua unibertsitate horretarako.
- Houssay, Bernardo Alberto
- Houston, Whitney
- Houston
- hova
- hovercraft
- Howard unibertsitatea
- Howard, Richard
- Howard, Ron
- Howard, Trevor
- Howard
- Hoxha