Hoyle, Fred
Ingeles astronomo eta matematikaria (Gilstead, Yorkshire, 1915 - Bournemouth, 2001). Astronomiako irakasle izan da Cambridge-ko unibertsitatean eta astrofisikakoa Kaliforniako Teknologia Institutuan. Kaliforniako Mount Wilson eta Mount Palomar behatokietan lan egin du. Hoyle-ren lanek unibertsoaren etengabeko hedatzearen teoria landu dute: Frontiers of Astronomy (1955, Astronomiaren mugak); Man in the Universe (1966, Gizakia unibertsoan).