Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Honorio

(Lat. Flavius Honorius). Sartaldeko lehen enperadorea (Konstantinopla, 384 - Ravenna, 423). Teodosio I.a Handiaren semea. Aita hildakoan, hamaika urteko zela, Mendebaleko Inperioaren agintea jaso zuen; Arkadio bere anaiari, berriz, Ekialdekoa egokitu zitzaion. Adin nagusia artean, Estilikon bandaloa izan zuen zaintzaile eta bere ordezko agintari. Hark barbaroen erasoari eutsi zion eta Pollenza-n Alarikoren gudataldea suntsitu (403). Gorteko azpikeriei men eginez, hala ere, Honoriok Estilikon hilarazi zuen (408). Bi urte geroago Alarikok Erromara sartu eta sekulako harrapaketa egin zuen. Konstantzio hil zenean Ataulfo-ri, Alarikoren ondorengoari, eman behar izan zion Gala Placidia, eta horrekin batera Hispaniaren gaineko eskubidea. Galia gehiena eta Hispania galdurik, murrizturik iritsi zitzaion inperioa Valentiniano III.a bere ondorengoari.