Honolulu
Hawaii estatuko hiriburua (AEB), Oahu uharteko hegoaldean. 365.000 biztanle. Hawaii uhartediko hiri nagusia, Punchbowl sumendi itzaliaren maldetan eraikia. Antzina baleazaleen babes portu soil izan zena, hiri modernoa eta Ozeano Bareko portu nagusietakoa da gaur egun. Klima epela du (23 °C batez beste) eta natura ingurune tropikal bikaina. Turismogune ospetsua da. Mekanika lantegiak, ontziolak, azukre findegiak eta kontserba lantegiak. Itsas biologian espezializaturiko unibertsitatea. Pearl Harbour, AEBetako itsas basea, 10,5 km-ra dago.