Hindu Kush
Asiako erdialdeko mendiak, Afganistango ipar-ekialdean. Himalaia mendien luzapen bat da, Pamir-etik Kuh-i Baba-raino zabaltzen dena, ipar-ekialdetik hego-mendebalerantz, 700 km baino gehiago luze. Ekialdea garaiera handikoa da. Pakistanen dagoen Tiritx Mir mendia da gailurrik garaiena (7.699 m). Mendi lerro paraleloz osatua da, soila eta haitz-gorria, landaretzarik gabea. Erreka askok dute han iturburua; gehienak Kabul eta Indus ibaietara isurtzen dira.