Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hindustani

iz. Indiako eta Pakistango hizkuntza indoeuroparra (indoariarra). XIX. mendetik izen hori Indiako hizkuntzarik arruntena adierazteko erabili da. Bi literatura aldaera bereizten dira: urduera –arabiar alfabetoaz baliatzen dena eta persierazko hitzak beretu dituena– eta hindiera –devanagari karakterez idazten dena eta sanskritoko hitz ondarea bere egin duena–.