Hinayana
(Indostanieraz hina, eusk. «txikia, ez osoa»; indostanieraz, yana, eusk. «ibilgailu»). Mahayana (“aurrerabide zabala”) budismo eskolaren aldekoek Theravada edo lehen garaietako tradizio budistari isekaz ezarri zioten izena. Erlijio baino areago, filosofia da. Hinayanaren aldekoentzat Buda ez da jainkoa, maisua baizik. Hemezortzi eskola eta sekta dira guztira, eta fraide eta laikoen arteko bereizkuntza funtsezkoa da, fraideak eta haien bideari jarraitzen diotenak bakarrik iritsiko baitira nirvanara. Indiako hegoaldean garatu zen, eta gaur egun Sri Lanka, Birmania eta Thailandian daude zabaldurik Hinayanaren jarraitzaileak.