Hillier, James
Kanadar zientzialaria (Brantford, Ontario, 1915 - Princeton, 2007). Lehen mikroskopio elektronikoaren egilea. 1937an, Torontoko Unibertsitatean ikasketak egiten ari zela, bere adiskide A. Prebusekin batera mikroskopio elektroniko bat egin zuen, Ruskak egindakoa bezalakoa. Berri hau, baina, hobea zen, eta laborategian erabiltzeko moduko erresoluzioa ematen zuen. Aurrerago, Stigmator-aren printzipioa aurkitu zuen, mikroskopio elektronikoen objektiboetako lenteen astigmatismoa zuzentzeko; mikrozunda mikroaztertzaile elektronikoa asmatu zuen, eta lehena izan zen bakterio soil bateko atal nimiño bat irudikatzen. 1945ean Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuen. Besteak beste, Albert Lasker saria (1960) eta Commonwealth saria (1980) irabazi zituen.