Himeji
Japoniako hiria, Honshu-ko hegoaldean (Hyogo-ko prefetura) dagoena. 449.000 biztanle. Feudalismoaren garaiko hiria da, eta 1608an eraikitako gazteluagatik da ezaguna, batez ere. Gazteluak horma zuri-zuriak ditu, eta zazpi solairutako dorre eder bat. Gaur egun industria hiri garatua da: altzairugintza, labe garaiak, industria kimikoa, oihalgintza.