Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hill, Kenneth

Australiar botanikoa (Armidale, 1948). Zuntz optiko bidezko komunikazioen aitzindaria eta fotosentiberatasunaren aurkitzailea da. Laser bidez optika zuntza irradiatuz zuntz muinaren errefrakzio indizea aldatu egiten dela aurkitu zuen 1978an, eta efektu horri “fotosentiberatasun” deitu zion. Aurkikuntza horri esker kostu gutxiko eta eraginkortasun handiko tresnak lortu ahal izan dira: uhin luzerako filtroak, multiplexerrak eta laser maiztasunaren egonkortzaileak, besteak beste, garrantzi handikoak telekomunikazioetan.