Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hill, Robert

Britainiar biokimikaria (New Milverton, 1899 - Cambridge, 1991). Kloroplastoek (landareei fotosintesia egiten uzten dieten partikula berdeak), argiak kitzikaturik, uretik oxigenoa sor zezaketela aurkitu zuen, 1937an. Prozesu horri "Hill erreakzioa" esaten zaio. Lan horrek ate berriak zabaldu zituen fotosintesiaren ikerkuntzan.