Hill, Damon
Britainiar auto pilotua (Mill Hill, 1960). Formula 1eko munduko txapelduna 1996an. Bi aldiz munduko txapeldun izandako Graham Hillen semea. Hasieran moto lasterketetan parte hartzen hasi zen (1979). Auto pilotu gisa, 1986an, Formula 3ko munduko txapelketan, bederatzigarren geratu zen. Formula 1ean, 1991n egin zuen debuta, Brabham taldearekin, Ingalaterrako sari nagusian, Silverstoneko zirkuituan. 1993an, Williams taldeko pilotu gisa, Hungaria, Belgika eta Italiako sari nagusiak irabazi zituen. 1994an sei lasterketa irabazi zituen, baina ez zuen txapelketa irabazterik izan, Michael Schumacherren mesedetan. Azkenik, 1996an, zortzi lasterketa irabazita, txapeldun geratu zen, bere taldekide Jacques Villeneuveren aurretik.