Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidrogenazio

iz. Kim. Asegabeko gai organikoetan edo hidrokarburo aromatikoetan hidrogenoa finkatzeko eragiten den erreakzio kimikoa, katalizatzaileen laguntzaz gehienetan (kobrea, nikela, paladioa, platinoa, oxidoak, sulfuroak). Hidrogenazio katalitikoa (Sabatier-ek eta Senderens-ek asmatua) oso erabilia da industrian petrolioaren, harrikatzaren, arrain olioen, harrikatzen olioen, cracking-etako esentzien eta abarren hidrogenazioan. Petrokimikan ere sarritan erabiltzen da hidrogenazioa, esaterako, kerosenoari eta gas-olioari sulfuroak kentzeko, parafinei kolorea eta usaina kentzeko, igurtzidura leuntzeko eta olioen karbono edukia gutxitzeko.