Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidrogeologia

iz. Lurpeko ura eta ur hori nola eskura jarri aztertzen duen geologiaren alorra. Ikerketa hidrogeologikoek garrantzi handia dute hirietako, lantegi handietako eta nekazaritzako lurraldeetako ur hornidurak antolatzean. Klimaren baldintzetan eta ezaugarrietan (egiten duen euria, nagusiki) eta lurreko harrien ezaugarrietan (irazkortasuna, porotasuna, eta abar) oinarritzen dira batez ere ikertzaileen lanak. Datu horiekin lurpeko ura aurkitzen lagun dezaketen mapa hidrogeologikoak egiten dira.