Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidrofugo

izond. Hezetasunetik babestu edo irazketak galarazten dituen gaiez esaten da. v Gai hidrofugoak. Teknol. Zementuen irazgaiztasuna hobetzeko erabiltzen diren gaiak, isurkariak, ore erakoak edo hauts erakoak izan daitezkeenak. Ura xurgatzen duten xaboi edo olioz, erretxinez eta gai gogortzailez osatuta daude eta, karearekin elkartzean, uretan urtzen ez diren gai gogor eta irazgaitzak eratzen dituzte zementuaren kanpoaldean. Hormigoiaren ore osoa irazgaitz bihurtzen duten gai hidrofugoak ere badira. Gaur egun oso erabiliak dira silikonaz osatutako gai hidrofugoak.