Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidrofobia

iz. Uraren neurriz gaindiko beldurra. Zakurrek, otsoek, eta odol beroko beste animalia askok jasaten duten arrabia adierazteko ere erabiltzen da. Gaitz horrek jota dauden animaliek ez dute urik edaten amorraldi biziko uneetan; hortik dator gaitzari ematen zaion izena. Gaitzaren birusa amorruak jota dauden animalien nerbio sisteman, listuan, gernuan edo esnean egoten da, eta kutsakorra da; zakur amorratuaren hozkadan, esate baterako. ik. arrabia. v Biol. Uraren higuina. Proteinen hirugarren mailako egiturekin erlazionatuta dago. v Kim. Molekula osoak edo haren zati batek urik ez hartzeko joera izatea. Tasun hori ageri duten gairik behinenak koipeak, argizariak eta olioak dira, baina solido askotan ere ageri da: kautxua, polimero sintetikoak, magnesio karbonatoa, metalen hautsa.