hidrofono
izond. Urpean hotsak ateratzen dituena edo urpean hotsak jaso eta neurtzen dituena. v iz. Teknol. Urpeko soinuak jasotzen dituen tresna, itsaspekoak badiren antzemateko erabiltzen dena. Hidrofono modernoak, helizeen hotsa detektatzeaz gainera, itsaspekoen barruko hotsak ere detektatzen dituzte. Sonarrak hidrofonoari garrantzia kendu dio. v Hoditerietako ur ihesak detektatzeko erabiltzen den tresna.