Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidrofilo

izond. Ura erraztasun handiz xurgatzen duen gaiez esaten da. v Kim. Proteina batzuek (kolagenoa, gelatina, adibidez), uretan urtzen diren goma batzuek (arabigoa), pektinek, fekulek, buztin batzuek (bentonita) eta abarrek dute ura xurgatzeko tasun hori. Agente hidrofiloak, paperak, elikapenerako produktuak, botika gaiak eta beste hainbat loditzeko eta finkatzeko erabiltzen dira. v iz. Zool. Uretan bizi den koleoptero beltza, esternoia arantza zorrotz baten erara luze duena. v Kotoi hidrofiloa. Koipea erabat kenduta duelako ura kotoi arruntak baino hobeto xurgatzen duen kotoia. Gasak egiteko erabiltzen da. v Biol. Leku hezeetan bizitzeko joera duten izaki biziez esaten da.