hidrodinamika
iz. Isurkariek eragiten dituzten indarrak aztertzen dituen mekanikaren alorra. Isurkarien mugimenduak eta haien barnean mugitzen diren gorputzei ezartzen dizkieten eragozpenak ez ezik, gasak ere aztertzen ditu hidrodinamikak, gasaren presioak aldaketa nabaririk ez duen kasuetan, hain zuzen. Torricellik, Newtonek, Bernouillik, Euler-ek, Lagrange-k eta beste zientzialari askok landu dute hidrodinamika, eta hainbat teorema eta ekuazio formulatu. Gehienbat zientzia teorikoa bada ere, hidraulikaren oinarria da hidrostatikarekin batera. Hidrodinamikak erabilera asko ditu; besteak beste, itsasontzien forma azterketzeko, isurkariek hodietan ibiltzean jasaten dituzten karga-galerak gutxitzeko, turbinen errendimendua hobetzeko.