hidroelektriko
izond. Ur-lasterren edo ur-jauzien energia erabiliz korronte elektrikoa lortzeari dagokiona. v Zentral hidroelektrikoa. Urtegi edo presa batean pilatu den uraren energia potentziala energia elektrikoa ekoizteko erabiltzen duen indar-etxea. Indar-etxeek egiten duten lehenbiziko lana uraren energia energia mekaniko bihurtzea da. Horretarako, urtegiko ura turbina hidrauliko baten besoen gain erorarazi, eta turbina biraka hasten da. Ondoren, turbinaren errotazio higidura hori energia elektriko bilakatzen da sorgailu elektriko baten bidez. ik. indar-etxe.