Heron Zaharra
edo Alexandriakoa. Greziar matematikari eta mekanikoa (K.a. I. mendea). Mekanikari buruzko lan ugari idatzi zituen: Pneumatika, Automatak, Dioptra. Azken horretan, izen bereko neurketa tresna bat deskribatu zuen, nibelagailu eta teodolito gisa mendeetan erabili zena. Optikan, berriz, Katoptrikoa izenburuko liburuan, ispilu lau, ahur eta ganbiletan argia nola islatzen den aztertu zuen. Argiak biderik laburrena jarraitzen duela dioen hastapena azaldu zuen, eta islaren funtsezko legea frogatu: isla angelua eta eraso angelua berdinak dira. Neurketari buruzko hiru liburutan, matematikaren alorreko arazo praktikoen soluzio zehatzak ematen zituen. v Heron-en formula. Triangelu baten eremua bere aldeen luzeren arabera adierazten duen formula da. Izena Heron Alexandriakoa-ren oroimenez hartu du. Ondoko hau da:
A, triangeluaren azalera delarik eta a, b eta c triangeluaren aldeetako luzerak; eta