Heros, Martin de los
Bizkaitar militar eta idazle liberala (Balmaseda, 1783 - Madril, 1859). Espainiako liberalen matxinadan parte hartu zuen, 1820. urtean, teniente-koronel zela. 1823an absolutismoa berriro ezarri zenean, erbestera jo zuen. 1834. urtean Espainiara itzuli zen eta Madrilgo Gorteetako prokuradore hautatu zuten Bizkaiko Jaurerrian. 1835ean Gobernazioko ministro izendatu zuten. 1840. urtean Liburutegi Nazionaleko zuzendari kargua eman zioten. Historiako gaiak landu zituen bere idatzietan: Historia de Balmaseda (1926, Balmasedako Historia), Historia del Conde Pedro Navarro (1854, Pedro Navarro kondearen historia) eta Diccionario de hombres ilustres de las Encartaciones (Enkarterriko gizon handien hiztegia).
- heroinomania
- heroinomano
- heroismo
- Heron Zaharra
- herori
- Heros, Martin de los
- herots
- herpes
- herpesbirusak
- herpetologia
- herra