Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hernia

iz. Med. Irekigune batetik organo bat edo ehun zati bat ateratzean sortzen den tumorea, giharra aponeurositik ateratzean (gihar hernia) sortzen dena, adibidez. Organoa edo ehuna gorputzetik kanpora atera edo gune batetik bestera igarotzen denean sortzen da. Hernia jaiotzatikoa izan daiteke, baina ahulezia denean, indar handia egitean eta antzeko egoeratan sortzen da gehienetan. Hiru eratako herniak bereizten dira: hernia osatu duen gaia berriro bere tokian ezar ezin daitekeena; hernia osatzen duen gaia bere tokira eraman eta lotura edo tresna berezi baten bidez senda daitekeena; eta irekiguneak odol hodiak estutzen dituena, gangrena sorraraz dezakeena. Ebakuntza bidez senda daitezke hernia gehienak.